BERBA LIBREA: adierazpen askatasuna defendatzen dugu, errespetutik inoren iritzi eta aldarrikapen aniztasuna beharrezkoak ditugu.
KALEA LIBRE: dena arautu beharraren aitzakiaz, debekuak eta murrizketak datoz boteretik. Jaiak kalea behar du, guztiona den eremu librea.
JAIAK LIBRE: herritarrentzat ezezik, herritarrek eginak izan behar direla uste dugu, parte-hartzaile izanik antolakuntzan, erabakietan, lanean… Gehiago disfrutatzen dugu, gure egiten dugu jaia. 1978tik datorren jai-eredua babestu behar dugu. Ez dugu jai artifizial eta komertzialik nahi, kaosa eta festa nahiago ditugu, elitismorik gabe, denontzako jaiak.





