Pellot lapurtarra (Hendaia, 1765-1856) XVIII. mendeko ospe handiko marinela, bereziki kortsario legez famatu zen. Ofizialdegiaren agindupetik kanpo, besteak beste, 40 marinel-kortsario euskaldunez osaturiko taldearen buru gisa “Le Filibustier” itsas-ontzian ibili zen. Itsas armada indartsuenen aurka sekulako balentriak burutu zituen.
ALGARA konpartsaren itsas-ontzia haren oihartzunean “Filibusti” izendatu dugu. Jende libreez osatua nahi dugun itsas ontzia da, eta askatasun, berdintasun eta elkartasunez betea. Denak soka bereko –berdinak- bilakatzen gaituen jaian, Bilboko kaian agertzen da. Jaia plazer eta lizuntasunaren aroa bezainbat berdintasun eta elkartasunarena baita.





