Aurten berriro ere Aste Nagusian izango gara. Urtero legez Naja gunean aurkituko gaituzu, Areatzako zubi ondoko Bailen kalean (bai, HEMEN). Gure txosnan izango dugun EGITARAUAN euskara ikasleen eguna, Iparralde eta Nafarroa eguna, bertso eta trikitixa eguna, haurrentzako ekitaldiak…
Aurten “Jende libreen herri askeak” esaldia aukeratu dugu lelo nagusi moduan, gure leloa plural bihurtuz eta gureaz gain munduan hainbat jende eta kultura daudela gogoratuz, herri eta kultura biziak, pertsona librez osatuak izanik askeak izango direla nabarmendu nahi izan dugu, kultura dominante eta omnipresenteen zapalkuntza gorabehera. Lelo hori hizkuntza horietan ere jarr nahi izan dugu elkartasun keinu legez.
Aste Nagusia %100 euskaraz bizitzeko erdu geugaz Algarara!






