Bloga

2011ko San Tomas eguna

2011ko San Tomas eguna

San Tomas, Santomasak, Tomas Deuna… kontua da Tomas delako horri omenaldia egin behar diogula abenduaren 21ean, eta jakina, Algarak ez du huts egingo. Arratsalde partean gure txandatxoa egingo dugu Bilboko Konpartson artean Areatzan jarriko dugun txosnan, 16.45etik 19.00etara. Behin bukatutakoan, lehen potea hartuko dugu bertan. 19.45ean gutxi gorabehera, Plaza Berriko Sorgintzulo tabernan jarraituko dugu poteoa, eta 20.30ean edo Kalderapekora abiatuko gara.

Hona hemen egun osoko Bilboko Konpartsen egitaraua eguaztenerako:

  • 10:00 – Txosnaren irekiera
  • 12:00 – Txalaparta
  • 12:00 – Pintxo eta indaben banaketa
  • 13:00 – Bertsolariak (Onintza Enbeitia, Peio Ormazabal eta Ibon Ajuria)
  • 14:00 – Gaiteroak
  • 16:00 – Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 – Bilbo kantari + triki (Kalderapeko aurrean hasiko da)
Gehiago irakurri

2011ko Algara bazkari mundiala

2011ko Algara bazkari mundiala

Beste urte batez, Kafe Antzokian elkartu ginen algarakideok,  Aste Nagusian egindako lanagatik eskerrak emateko; eta, jakina, berriz ere elkarrekin ederto pasatzeko. Eguerdi partean eman genion hasiera egunari, Kepa, Roberto eta musika-eskolako adiskideekin, “freskagarriak” lagun, Ledesman zehar. Eta tripazorriak zarataka hasi zirenean, Antzokira jo genuen, bazkaltzeko tenorea zen eta. Bertan, pasta platerkada(k), oilaskoa eta gazta-tarta goxoa izan genituen aho-gorputzen gozagarri.

Gehiago irakurri

Aste Nagusia 2011 Algaran, argazki batzuk

Aste Nagusia 2011 Algaran, argazki batzuk

Bilboko Aste Nagusian euskara ikasten ari garenok eta euskaldunak diren beste lagun asko Algara konpartsaren txosnan ibiltzen gara, badakigulako bertan euskaraz egin ahal izango dugulako beste euskaldunekin eta bertako jarduera eta ekitaldi guztiak euskaraz direla. Euskaldun zahar eta euskaldun berriak, batzuek besteekin mintza plática egiten, jende ezaguna, ezezaguna… Denetarik izan dugu aurten Algara txosnan, egunez eta gauez.

Igandean dantza saio irekia izan genuen Algaran, Juan Antonio Urbeltzen eskutik.

Gehiago irakurri

Aste Nagusia 2011 ALGARAn, egitaraua

Aste Nagusia 2011 ALGARAn, egitaraua

Hemen daukazue aurtengo Aste Nagusirako Algara konpartsan prestatu dugun egitaraua. Txupinean abiatuta eta azken afarira arte, bederatzi egunez festa gune bizia izango da Bilbo. Gure txosnan izango ditugu: ikasleen eguna, bertso eguna, Nafar eta Iparralde eguna, haur eguna… Gurean izango diren ekitaldiez gain, konpartsen federazioak antolatutako hainbat ekitaldi interesgarri gehitu ditugu, bertan ziur era batera edo bestera esku hartuko dugulako: bertso-triki-kalejira, bilbo kantari, lehiaketa gastronomikoa, hiri krosa, ur jokoak, konpartsen bazkaria, herri kirolak… Bilboko konpartsen egitarau osoa hemen jarri ezin dugunez, egin klik hemen konpartsen webgunean ikusteko.

Gehiago irakurri

Aste Nagusirako prestaketak martxan

Aste Nagusirako prestaketak martxan

Dagoeneko bagabiltza 2011ko Aste Nagusia prestatzen. Txosnaren muntaketa abuztuaren 14an (igandearekin) hasiko da Bilbon, ohiko tokian, baina aurretik azpiegitura, papeleoak, generoen eskariak, programazioa eta beste xehetasun guztiak antolatzen ari gara. Aurtengoan ere kolore beltza gailenduko da txosnetan eta oholak pintatzen gabiltza gure neguko koarteletan.  Bilboko Konpartsak federazioan ere prestaketetan buru-belarri sartuta gaude. Dagoeneko izena eman dezakezue piraguen jaitsieran eta Hiri Krossean, besteak beste, konpartsen webgunean bertan.

Gehiago irakurri

Konpartsero eguna larunbatean

Konpartsero eguna larunbatean

Udan buru-belarri sartuta gaude, udaberri jaiaren kronika irakurtzen aspaldi izan zela dirudi eta, konturatu orduko Aste Nagusian sartuta izango gara. Baina motorrak berotzen hasteko, urtero bezala, Konpartsero eguna antolatzen dute Bilboko Konpartsek. Algarakideok 12etan geratu gara, bazkaldu aurretik pote batzuk hartu eta, pintxoen lehiaketan esku hartu ondoren, armonia ederrean bazkaltzeko. Etortzekoa bazara abisatu, lagunen kopurua aldez aurretik ahalik eta zehatzen kalkulatu ahal izan dezagun. Egun honetarako egitaraua:

Gehiago irakurri