Aste Nagusia 2011 ALGARAn, egitaraua
Hemen daukazue aurtengo Aste Nagusirako Algara konpartsan prestatu dugun egitaraua. Txupinean abiatuta eta azken afarira arte, bederatzi egunez festa gune bizia izango da Bilbo. Gure txosnan izango ditugu: ikasleen eguna, bertso eguna, Nafar eta Iparralde eguna, haur eguna… Gurean izango diren ekitaldiez gain, konpartsen federazioak antolatutako hainbat ekitaldi interesgarri gehitu ditugu, bertan ziur era batera edo bestera esku hartuko dugulako: bertso-triki-kalejira, bilbo kantari, lehiaketa gastronomikoa, hiri krosa, ur jokoak, konpartsen bazkaria, herri kirolak… Bilboko konpartsen egitarau osoa hemen jarri ezin dugunez, egin klik hemen konpartsen webgunean ikusteko.
Aste Nagusirako prestaketak martxan
Dagoeneko bagabiltza 2011ko Aste Nagusia prestatzen. Txosnaren muntaketa abuztuaren 14an (igandearekin) hasiko da Bilbon, ohiko tokian, baina aurretik azpiegitura, papeleoak, generoen eskariak, programazioa eta beste xehetasun guztiak antolatzen ari gara. Aurtengoan ere kolore beltza gailenduko da txosnetan eta oholak pintatzen gabiltza gure neguko koarteletan. Bilboko Konpartsak federazioan ere prestaketetan buru-belarri sartuta gaude. Dagoeneko izena eman dezakezue piraguen jaitsieran eta Hiri Krossean, besteak beste, konpartsen webgunean bertan.
Gehiago irakurriKonpartsero eguna larunbatean
Udan buru-belarri sartuta gaude, udaberri jaiaren kronika irakurtzen aspaldi izan zela dirudi eta, konturatu orduko Aste Nagusian sartuta izango gara. Baina motorrak berotzen hasteko, urtero bezala, Konpartsero eguna antolatzen dute Bilboko Konpartsek. Algarakideok 12etan geratu gara, bazkaldu aurretik pote batzuk hartu eta, pintxoen lehiaketan esku hartu ondoren, armonia ederrean bazkaltzeko. Etortzekoa bazara abisatu, lagunen kopurua aldez aurretik ahalik eta zehatzen kalkulatu ahal izan dezagun. Egun honetarako egitaraua:
Gehiago irakurriUdaberri jaiaren kronika
Parrandazaleok goiz goizean, euria egin arren, oso gustura altxatu ginen…Udaberri jaia ospatzeko! Eguna tarta txapelketarekin hasi zen. Oso goiz bazen ere, parte hartzaile asko egon ziren lehiaketan eta haien errezetarik onenak erakutsi zizkiguten. Gosaldu ostean, eta giroa berotzeko, pixkatxo bat egin genuen dantzan. Eta nabaritu zen batzuk dantzagintzan ibiliak zirela…
Tortila lehiaketa baino lehen, gehien itxaron genuen mementoetariko bat heldu zen: lehenengo txotx! egin genuen, aurresku eta guzti.
Gehiago irakurriUdaberri jaia hilaren 27an, egitaraua
Ostiralean udaberri jaia izango dugu Albia Lorategian, Ledesma inguruan eta Kafe Antzokian, Algara konpartsak Gabriel Aresti euskaltegiaren laguntzarekin antolatuta. Hemen duzue egun horretarako prestatu dugun egitaraua. Goizean goiz hasita dantzak, lehiaketak, bideo rally-a (nork bideorik onena egingo), poteoa, bazkaria, hiri kirolak, Katü Bürü taldearekin kalejira… Etorriko zarete? Bazkarirako txartela erosteko euskaltegiko bulegoan duzue aukera.
Gehiago irakurriInauteriak eta INEMeko bulegoa
Urtero bezala, Algara konpartsak parte hartu du Bilboko inauterietan, Bilboko Konpartsok antolatu dugun egitarauan. Ostegunean trapu zaharrekin hasi ginen. Ostiralean euskaltegiko jaian hartu genuen parte, egun osoan sketchak, jokoak, poteoa… Eguna luzatu zen Lisker taldearen erromeriarekin eta hainbatek ez zuten etxerako bidea berandu arte topatu. Larunbatean, konpartsen desfilean bigarren saria eman ziguten, bertan antzeztu genuen INEMeko bulegoagatik.
Gehiago irakurri




