2008 sanfermin euskalduna

Igande honetan hasiko dira Iruñako jaiak. Iruñako Karrikiri elkarteak prestatu du programazio oso bat sanfermin euskalduna lelopean. Programa herrikoiaren baitan euskaldunak elkartzea xede duen egitasmoa bideratzen dute 1995etik Zaldiko Maldiko elkartearen laguntaz; atun jana erraldoia. Urte dexente dira Algarako konpartserook bazkari honetara joaten garela. Hara hurbildu nahi izanez gero, ezinbestekoa da garaiz ibiltzea eta Karrikiri elkartekoekin harremanetan jartzea. Hemen programazio guztia:

  • 6 igandea

Oinez Txokoa. 12:00etan txupinazoa
Euskal dantzak. Foruen plazan 13:30ean
Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaia, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri.
Gaitarien alardea. Merkatuko Zakatinetik II. Zabalgunera.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan. (more…)

2008ko Uztailak 3  Algara  Iruzkinak (0)

Konpartsero eguna uztailaren 19an

48 egun falta dira oraindik 2008ko Bilboko Aste Nagusirako, baina tartean konpartsero eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 19an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Han bilduko gara Algarakideok eta beste konpartseroak. Hemen duzue egun horretarako konpartsen federakundekook prestatu dugun egitaraua:

  • 12:00
    - Umeentzako jolasak
    - Sardina jana herrikoia
    - Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)

    Pintxo-lehiaketarako osagaiak: tomatea, kalabazin, txanpiak + 2 osagai + basea

  • 13:00 - Pintxoen aurkezpena 14:00 - Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 - Konpartsen bazkaria
  • 17:00 - Kontzertua
  • 19:00 - Kalejira

OHARRAK:

* Algarako kamiseta ekarri
* Etorri behar baduzue, aldez aurretik abisatu
* Bazkaria dohainik

2008ko Ekainak 29  Bilboko konpartsak  Iruzkinak (0)

Bi algarakide Mihiluzen

Entzutetsua izan da Erlantzen eta Ainhoaren partaidetza ETB1eko Mihiluze saioan. Hain izan da ona partaidetza, ezen sari nagusia ekarri duten Bilbora. Bejondeizuela bioi! biba Ainhoa! biba Erlantz! biba festa!

2008ko Ekainak 28  Algara  Iruzkinak (0)

“Marra gorria” ekainaren 15ean

Bilboko konpartsak eta auzotarrok elkarteak antolatutako manifestaldiaren egitaraua:

  • 11:30: Ametzolako errotondatik hasiko da manifestaldia. 7. barrutiko auzokideekin (Errekalde, Irala, San Adrian, Artazo-Bekoa, Larrakitu y Peñascal-Iturrigorri) eta Eliptikara iritsiko da.
  • 12:00: Guztien manifestaldia Eliptikatik udaletxera: “Auzoek ere Bilbo osatzen dutelako. Herritarren parte hartzea orain” lelopean.
  • 13:00: Adierazpenaren irakurketa
  • 13:30 Txorizada
  • 15:30 Ezkurtze Parkean herri bazkaria
  • 19:00: Oskorriren kontzertua

Marra gorria manifestua:

Bilboko elkarteok, hiritarren parte-hartze aktiboa duen hiri bat nahi dugun elkarteek, Bilboko udalak (more…)

2008ko Ekainak 11  Bilboko konpartsak  Iruzkinak (0)

Bakaiku etxearen zabaltze ospakizuna

Urte osoa jardun ondoren Bakaikuko etxea berritze lanetan dagoeneko prest dugu. Aurrerantzean erosotasun guztiak izango ditugu: Telebista zein jolasteko gela, bakarkako dutxak, bi, hiru edo lau lagunentzako logelak; sei lagunentzako logelak, etab. Eraberritze lanen amaiera dela eta, zabaltze ospakizuna antolatu dugu ekainaren 21ean egindako lanak denok ikusi ahal izateko. Gure plana goizean 10:00ak aldera joan eta etxea ikustea da. Horretaz gain, guk gogoko dugun moduan, bazkari ederra izango dugu geure gozamenareko. Jakin Bakaikura joateko eta etortzeko autobusa izango dugula, beraz ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea. Ikusi argazkiak

2008ko Ekainak 7  Algara  Iruzkinak (0)

Bertso afaria Mungian ekainaren 7an

Ekainaren 7an, larunbatarekin eta 22:00etan bertso afari mundiala izango dugu Mungiako Erreka jatetxean, Zenbat Garak antolatuta eta Taket elkartearen laguntzarekin.

Etxahun Lekue larrabetzuarra eta Xabi Paia getxoztarra izango ditugu mahaikide eta bertsolari. Afarirako txartelak 25 euroan eros daitezke, Erreka jatetxean bertan eros daitezke (Eresgile usandizaga 13, Mungia) edo Zenbat Gara elkartearen bulegoetan (Done Bikendi 2, 4. solairua).

2008ko Ekainak 3  Algara  Iruzkinak (0)

Udaberri jaiko argazkiak

Hasi da Udaberriko jaia eta hemen dituzue goizean Iñakik eginiko argazkiak.

Tortila lheiaketa


Goizeko 08:00etan

2008ko Maiatzak 30  Algara  Iruzkinak (0)

Udaberri jaiko egitaraua

Udaberri jaia

2008ko Maiatzak 22  Algara  Iruzkinak (0)

Tapia eta Leturia udaberri jaian

Urtero legez, udaberriko jaia izango dugu aurten, maiatzaren 30ean. Bazkaria Kafe Antzokian izango da eta 21:30etan Tapia eta Leturiarekin erromeria izango dugu. Algarakideok gonbidapen bitartez sartu ahal izango gara erromeriara, beraz, eskatu zure gonbidapena Algaran.

2008ko Maiatzak 19  Algara  Iruzkinak (0)

Ibaizabal telebistaren aurkezpena

ibaizabal-logo-copiathumbnail.jpg

Apirilak 9 da Ibaizabal telebistaren interneteko aurpegia ezagutzera emango den eguna, eta horretarako denetarik izango duen jaia prestatu dugu Bilboko Kafe Antzokian.

Asteazkena, hilak 9 arratsaldeko 19:30etan: webgune berriaren aurkezpena (www.ibaizabaltb.com), bideoak, musika, bertsolariak, lagun zaharrak eta berriak, eta proiektu zabal, berritzaile eta ezberdin batean parte hartzeko aukera. Ez izan dudarik eta hurbil zaitez.

Ibaizabal Talde Eragilea

Honi buruz informazio gehiago hemen.

2008ko Apirilak 6  Algara  Iruzkinak (0)
berriagoak »