ALGARA hitzorduak 2008ko Aste Nagusian

Hauek izango dira algarakideontzako hitzordu nagusiak aurtengo Aste Nagusian:

Larunbata 16
14:00 Bazkaria Algaran
17:00 Bilboko Konpartsak: Begoñatik Arriagarainoko jaitsiera
19:00 Bilboko Konpartsak: Txupina eta txosnen irekiera Marijaiarekin

Igandea 17
20:00 Urbeltzen dantza Ganbara Kafe Antzokian

Astelehena 18, euskara ikasleen eguna
12:00-13:00 Txan magoa Algaran
14:00 Herri bazkaria (paellak prestatuko ditugu)
Bazkalostean Txan magoa Algaran
20:00 Bilboko Konpartsak: Bertsotrikikalejira, plaza barritik abiatuta.

Asteazkena 20, Iparralde eta Nafarroa eguna
14:00 Herri bazkaria txosnan
Bazkalostean Anje Duhalde, Rafa Rueda eta Josu Zabala Algaran
Gauean taloa salduko dute baxenafartar lagunek Baigorriko ikastolaren alde

Osteguna 21, Bertso eguna
11:30 Bilboko Konpartsak: Txupinerei txupin omenaldia Areatzan.
13:00 Bertso saio didaktikoa: Xabi Paya + gonbidatua Kafe Antzokian
14:00 Bertso bazkaria Algaran
19:00 Bilboko Konpartsak Ikurriñari omenaldia. Algaratik abiatuta Roberto eta Kepa trikitilariekin

Ostirala 22, haurren eguna
18:00 Bilboko Konpartsak: Uraren eguna- ur jolasak ibaian
18:30 Patxin eta Potxin Kafe Antzokian

Larunbata 23
14:00 Konpartsen bazkaria areatzan
17:30 Herri kirolak: Konpartsen arteko Xiba lehiaketa Areatzan

Igandea 24
Azken afaria Algaran

2008ko Abuztuak 12  Algara  Iruzkinak (1)

Gure txupinera aurkeztuz

IsabelAste Nagusiaren aurkezpen ofiziala izan da gaur Bilboko udaletxean eta bertan izan gara. Izan ere, eta honez gero jakingo duzuenez, aurtengo txupinera Isabel Isazelaia algarakidea izango dugu. Gaur estrainekoz jantzi du Aste Nagusian soinean eramango duen uniformea eta, oso ondo geratzen zaio! Bere ondoan aurtengo pregoilari Aitor Elizegi sukaldaria eta Bilboko udaleko zein konpartsetako ordezkariak izan dituzte lagun prentsaurrekoan. Ohore handia izango da ALGARArentzat aurten gure ordezkaria konpartsen ordezkaria izatea eta badakigu oso ondo beteko duela bere zeregina. Aupa Isabel!

2008ko Abuztuak 11  Algara  Iruzkinak (1)

Algarakideentzako oharra

pegata 08Aste Nagusia eta Mari Jaia ate joka ditugula, berriz jotzen dugu zuregana, Algara konpartsak aurtongo jaietarako prestatu dituen ekitaldien berri emateko. Esan beharrik ere ez dago zu eta zure ingurukoak, urtero bezala, aurten ere gonbidatuak zaudetela Algarak antolatuak dituen ekitaldietara. Beraz, laster elkar ikusiko dugulakoan, edizio honetako nobedadeak aipatuko dizkizugu segidan.

Lehenengo eta bat, esan nahi dizugu gure konpartsak ez duela txosnan kontzerturik antolatuko, rock lokalaren emanaldiak gure aldamenean egingo direla eta. Halaxe erabaki dute aurten, eta kontzertu horien eta gureen espazioak eta ordutegiak bateragarriak ez direnez, bertan behera utzi behar izan ditugu aurreko urteetan egin ohi genituen gaueko emanaldiak. Hori txosnari dagokionez, zeren eta Kafe Antzokian kontzertu andana prestatu baitira larunbatetik eta ostegunera bitartean. Gainera, Zenbat Gararen ohiko joerari jarraituz, oraingoan gauero kanpoko eta bertoko talde bana izango dugu (ikus kontzertuen egitaraua Kafe Antzokiaren webgunean.

Dena den, eguerdi partean hainbat ekitaldi izango dira txosnan bertan. Honako hauek, besteak beste: Ikasleen eguna, Iparralde eguna eta Bertso eguna. Hauei Konpartsen Federaziotik datozkigun ekitaldi guztiak gehitu behar zaizkie, noski: txupinazoa, ur jolasak, bertso-triki kalejira eta beste).

Bestalde, pozez beterik jakinarazi nahi dizugu aurten Algarari egokitu zaiola txupinera izendatzeko ohorea eta zeregin horretarako Isabel Isazelaia aukeratu dugula, erantzukizun hori ederto beteko duela jakinda. Algarakide guztion lana berari ahalik eta babesik handiena eskaintzea izango da, beraren bitartez, gure konpartsak Aste Nagusian presentzia handia eduki dezan.

Hortaz, honetan eta hartan zereginik ez da faltako eta guztion laguntza beharko dugu. Baita zurea ere, noski. Ondo baderitzazu, 944237591 telefono zenbakira hots egin dezakezu eta zer txanda edo zer lan egiteko prest zauden azaldu. Eskerrik asko aldez aurretik.

Honenbestez, har ezazu agur bero bat eta Aste Nagusira arte.

Biba Pellot, biba festa!

2008ko Abuztuak 6  Algara  Iruzkinak (0)

2008 sanfermin euskalduna

Igande honetan hasiko dira Iruñeko jaiak. Bertako Karrikiri elkarteak prestatu du programazio oso bat sanfermin euskalduna lelopean. Programa herrikoiaren baitan euskaldunak elkartzea xede duen egitasmoa bideratzen dute 1995etik Zaldiko Maldiko elkartearen laguntaz; atun jan erraldoia. Urte dexente dira Algarako konpartserook bazkari honetara joaten garela. Hara hurbildu nahi izanez gero, ezinbestekoa da garaiz ibiltzea eta Karrikiri elkartekoekin harremanetan jartzea. Hemen programazio guztia:

  • 6 igandea

Oinez Txokoa. 12:00etan txupinazoa
Euskal dantzak. Foruen plazan 13:30ean
Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaia, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri.
Gaitarien alardea. Merkatuko Zakatinetik II. Zabalgunera.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan. (more…)

2008ko Uztailak 3  Algara  Iruzkinak (0)

Konpartsero eguna uztailaren 19an

48 egun falta dira oraindik 2008ko Bilboko Aste Nagusirako, baina tartean konpartsero eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 19an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Han bilduko gara Algarakideok eta beste konpartseroak. Hemen duzue egun horretarako konpartsen federakundekook prestatu dugun egitaraua:

  • 12:00
    - Umeentzako jolasak
    - Sardina jana herrikoia
    - Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)

    Pintxo-lehiaketarako osagaiak: tomatea, kalabazin, txanpiak + 2 osagai + basea

  • 13:00 - Pintxoen aurkezpena 14:00 - Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 - Konpartsen bazkaria
  • 17:00 - Kontzertua
  • 19:00 - Kalejira

OHARRAK:

* Algarako kamiseta ekarri
* Etorri behar baduzue, aldez aurretik abisatu
* Bazkaria dohainik

2008ko Ekainak 29  Bilboko konpartsak  Iruzkinak (0)

Bi algarakide Mihiluzen

Entzutetsua izan da Erlantzen eta Ainhoaren partaidetza ETB1eko Mihiluze saioan. Hain izan da ona partaidetza, ezen sari nagusia ekarri duten Bilbora. Bejondeizuela bioi! Biba Ainhoa! Biba Erlantz! Biba festa!

2008ko Ekainak 28  Algara  Iruzkinak (0)

“Marra gorria” ekainaren 15ean

Bilboko konpartsak eta auzotarrok elkarteak antolatutako manifestaldiaren egitaraua:

  • 11:30: Ametzolako errotondatik hasiko da manifestaldia. 7. barrutiko auzokideekin (Errekalde, Irala, San Adrian, Artazo-Bekoa, Larrakitu y Peñascal-Iturrigorri) eta Eliptikara iritsiko da.
  • 12:00: Guztien manifestaldia Eliptikatik udaletxera: “Auzoek ere Bilbo osatzen dutelako. Herritarren parte hartzea orain” lelopean.
  • 13:00: Adierazpenaren irakurketa
  • 13:30 Txorizada
  • 15:30 Ezkurtze Parkean herri bazkaria
  • 19:00: Oskorriren kontzertua

Marra gorria manifestua:

Bilboko elkarteok, hiritarren parte-hartze aktiboa duen hiri bat nahi dugun elkarteek, Bilboko udalak (more…)

2008ko Ekainak 11  Bilboko konpartsak  Iruzkinak (0)

Bakaiku etxearen zabaltze ospakizuna

Urte osoa jardun ondoren Bakaikuko etxea berritze lanetan dagoeneko prest dugu. Aurrerantzean erosotasun guztiak izango ditugu: Telebista zein jolasteko gela, bakarkako dutxak, bi, hiru edo lau lagunentzako logelak; sei lagunentzako logelak, etab. Eraberritze lanen amaiera dela eta, zabaltze ospakizuna antolatu dugu ekainaren 21ean egindako lanak denok ikusi ahal izateko. Gure plana goizean 10:00ak aldera joan eta etxea ikustea da. Horretaz gain, guk gogoko dugun moduan, bazkari ederra izango dugu geure gozamenareko. Jakin Bakaikura joateko eta etortzeko autobusa izango dugula, beraz ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea. Ikusi argazkiak

2008ko Ekainak 7  Algara  Iruzkinak (0)

Bertso afaria Mungian ekainaren 7an

Ekainaren 7an, larunbatarekin eta 22:00etan bertso afari mundiala izango dugu Mungiako Erreka jatetxean, Zenbat Garak antolatuta eta Taket elkartearen laguntzarekin.

Etxahun Lekue larrabetzuarra eta Xabi Paia getxoztarra izango ditugu mahaikide eta bertsolari. Afarirako txartelak 25 euroan eros daitezke, Erreka jatetxean bertan eros daitezke (Eresgile usandizaga 13, Mungia) edo Zenbat Gara elkartearen bulegoetan (Done Bikendi 2, 4. solairua).

2008ko Ekainak 3  Algara  Iruzkinak (0)

Udaberri jaiko argazkiak

Hasi da Udaberriko jaia eta hemen dituzue goizean Iñakik eginiko argazkiak.

Tortila lheiaketa


Goizeko 08:00etan

2008ko Maiatzak 30  Algara  Iruzkinak (0)
berriagoak »