… eta azaroaren 22an

Argitaratua noiz: Aza 18, 2008 non: Bloga | Iruzkinik ez

Ruper Ordorika Kafe Antzokian. Orain aste batzuk parrandan jarraitzeko gogoz geratu ginen Algara jaian eta gehiagotan geratu behar genuela otu zitzaigun. Dena den, hori ez denez inoiz guretzako arazo handirik izan hemen gatozkizue beste proposamen eder batekin. Oraingo honetan parranda musikarekin nahastuko dugu, Ruperren musikarekin hain zuzen. Esan bezala parranda eta musika da aste honetako plana eta guztiari hasiera emateko 20:00etan Cafe Iruñan geratzea pentsatu dugu.Bertan eta Ledesma inguruan pote batzuk hartu eta gero giro onean kontzertura.

20:00 Poteoari hasiera Cafe Iruñan
21:30 Ruper Ordorika eta mugalariak Kafe Antzokian

Sarrerak leihatilan berez 12 euro balio du, baina algarakideontzat 6 eurotan izango dugu.

468 ad

Erantzuna utzi