Inauterien biharramoma

Igaro dira beste urte batez inauteriak… eta bizirik atera gara! Ostegun gizena konpartsen ekimenez, trapu zahar artean ospatu genuen zazpi kaleetan eta gero Najan, Gozategiren erromerian. Ostiralean, berriz, Gabriel Aresti euskaltegiko inaute jaia, egun osoko festa Kafe Antzokian. Asteburuko probarik gogorrena, indarrak erdi akiturik, larunbatean Algara bazkari ostean Algaraguaguara igota euripean egin genuen jaitsierako ibilbidea eta osteko poteoan mela-mela amaitu genuen… Garizuma oso luzea izango da, bai, baina lasai, konturatu orduko hemen izango da Aste Santua.

22 / Otsaila / 2007  Algara 

Leave a comment

Required

Required, hidden

Trackback  |  Subscribe to the comments via RSS Feed