
Amets bat izan dut zeinetan ihauterietan, berria, ihauteriak beraiek, mozorroak eta jendearen dibertsioa ziren. Guztion artean eta guztiontzat egindako ihauteriak. Zentsurarik gabeko ihauteriak, ironiaz beterikoak, herrikoiak eta partehartzaileak. Izan behar duten bezalako ihauteriak, Gran Víatik.
Baina gaur egun, eta nahiz eta Bilboko Konpartsak jai batzordeko parte izan, WE CAN’T! Ezinezkoa egiten zaigu ihauteri hauetan parte hartzea. Dena intentzio onak diren hauteskunde momentu hauetan, jaietako bigarren plano batean uzten gaituzte. Beste urte batez, tradizionalki ihauterietako desfilearen kalea izan dena, Gran Vía, Bilboko Konpartsentzako debekatua dago.
Nahiz eta Hurtado Amezaga kaleak desfile bat antolatzeko zailtasunak ematen dituen, leku gutxi, argitasun falta… eta nahiz eta gure diru sarrerak inposatu nahi dizkiguten ihauterienak baino askoz murritzagoak izan, Bilboko Konpartsetatik baieztatzen dugu gogoratzeko ihauteri bat izango dugula aurtengoa. Eta gogoratzekoa esaten dugu, zeren eta jaitsieran 24 karroza izango ditugulako adin guztientzako ekintzekin, Txan magoa eta Ane Monna Oskola eta Karramarroitik hasita, Bad Sound System eta MaCarraDa-ra, fanfarrietako animazioarekin (Ardoa Barrura, Ardan Behera), batukadak (hauen artean Balakulanya), txistulariak, samba taldeak (Tiago Samba, Sambaskao), eta salsa, bilboko erraldoien konpartsa, Gaztedi dantza taldea kabalkada ikuskizunarekin, eta Ibon Koteron eta bere albokarien presentziarekin ere kontatuko dugulako, eta batez ere 50 talde inguruk desfilatuko dutelako jaitsieran, inoiz izan dugun herri parte hartzerik handiena. Honek guztiak Bilboko Konpartsen jaitsiera denok nahi dugun desfilea egiten dute, zentsurarik gabea, askea, herrikoia eta dibertigarria. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!
Bukatzeko, Bilboko Konpartsetatik bilbotar guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu egun batzuetan behintzat egunerokotasuna alde batera utz dezaten eta, nahi duenak, mozorroa jantzi dezan eta ihauteriak gozatzera etor dadin. Guziak animatzen ditugu desfilea ikustera etortzera eta nola ez, parte hartzera ere bai, horrela guztion artean agian ikustaraziko diogu, ahalmena duenari, ihauteri herrikoiek dagokien lekua behar dutela, Gran Via, eta honela agian datorren urtean guztion artean esan ahalko dugu: YES WE CAN
Iturria: www.bilbokokonpartsak.com





