Aurten ere, Aste Nagusian ALGARA

irudia

Badator Marijaia, badator eta igartzen da jai eremuan txosnak montatzen gabiltzala konpartsa guztiak. Aurreko urteotan bezalaxe, gure Filibusti itsasontzi-txosna ezartzen ari gara areatzako zubiaren goikaldean, Feve aurrean. Ekitaldi franko antolatu ditu jai batzordeak, baita Bilboko Konpartsen Federazioak eta konpartsa bakoitzak ere, baina ezinezkoa zaigu denetara joatea. Hemen duzue guk aurten antolatuko ditugun ekitaldien zerrenda, parte hartuko dugun konpartsen ekitaldi zenbaitekin batera, gure ALGARAkideon egutegia osatzearren… Biba Pellot, Gora Aste Nagusia!

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

  • 14:00 Algara bazkaria
  • 17:00 Jai batzordearen ekitaldia Begoñan eta ondoren jaitsiera
  • 19:00 Txupina Arriagan. Ostean, txosnen irekiera Marijaiarekin

ABUZTUAK 16, IGANDEA

  • 20:00 Urbeltzen Dantza Ganbara

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA - Euskara ikasleen eguna

  • 13:00 Hitzordua Txan magoarekin
  • 14:00 Herri bazkaria eta bazkalostea Txan magoarekin
  • 20:00 Konpartsen trikibertsokalejira

ABUZTUAK 19, ASTEAZKENA - Iparralde eta Nafar eguna

  • 14:00 Herri bazkaria ALGARAN eta bazkalostean Anje Duhalde, Josu Zabala, Rafa Rueda, Petti

ABUZTUAK 20, OSTEGUNA - Bertso eta trikitixa eguna

  • 13:00 Bertso saio didaktikoa Andoni Egaña eta Unai Iturriagarekin
  • 14:00 Herri bazkaria ALGARAN eta bazkalostean Andoni Egaña, Unai Iturriaga bertsotan, Roberto eta Kepa trikitiarekin
  • 18:30 Ikurriñaren omenaldia, trikitilariek lagunduta. Ostean, Marijaia ALGARAn
  • 21:00 Afaria eta ostean Athletic-Tromso partidua pantaila handian

ABUZTUAK 21, OSTIRALA

  • 17:00 Ur jolasak

ABUZTUAK 22, LARUNBATA

  • 14:00 Konpartsen bazkaria areatzan
  • 17:30 Herri kirolak

ABUZTUAK 23, IGANDEA

  • 21:00 Azken afaria eta Barça-Athletic partidua pantaila handian
11 / Abuztua / 2009  Algara 

Leave a comment

Required

Required, hidden

Trackback  |  Subscribe to the comments via RSS Feed