Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dino esaera zaharrak. Lehen azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak. Gu oraingoz euskaltegian ez gara txerria hiltzen hasiko, baina San Martin eguna aitzakia azaroaren 11n txerria hiltzearen alde ludikoaz gozatuko dugu. Hau da, egun osoan zehar jatekoak (txerrikiak noski) eta edatekoak izango ditugu goizeko 08:00etatik gaueko 10:00ak arte. Biba Pellot! Biba festa!





