Auzokide zaren hori!
Bilboko konpartsak gara eta zurekin batera honako galderak eta hausnarketak egin nahi ditugu:
1978. urtean, hainbat eragilek Aste Nagusia sortu genuen frankismo garaiko jaiei aurre egiteko asmoz: gizarte eragileak, auzo eragileak, eragile kulturalak eta sindikalak.
Gaur egun, Aste Nagusi hartatik 31 urtera, gure balorazioa oso baikorra da. Denon artean paregabea den jai eredua aurrera ateratzea lortu dugu. Munduan zehar jai eredu gutxi dira gurea bezain herrikoiak, jendetsuak eta zabalak.
Eredu hau aurrera doa, eta ondo gainera. Horren erakusle UNESCOk emandako agiria dugu, Aste Nagusia kultura ondare moduan onartuz; herritarrek gozatu egiten dute eurena izando balitz moduan maitatuz eta zainduz. Gainera Bizkaiko BGParen %7 izanda…
- Zer dela eta erabiltzen da batzuen interes politkoen onurarako?
- Zer dela eta bortizki erasotzen da guda pertsonal batzuen interesen arabera?
- Helburu politikoak ote dira, edo agian ekonomikoak? Edo biak?
- Jai herrikoiak suntsitzea ekimen pribatuagatik ordezkatzeko interesgarria al da?
- Zergatik ez dugu jaiez gozatzen urte osoan zehar lan egin ondoren?
Bilboko Konpartsak jaia da, horretarako jaio ginen eta hori da gure helburu bakarra, herrikoia eta partehartzaileaden Aste Nagusia denfendatzea.
Guztion artean egidako jaia eta guztion gozamenerako pentsatua. Guk, gure aldetik hau horrela izan dadin lanean jarraituko dugu.
Gora Aste Nagusia!
Gora Marijaia!





