Konpartsero eguna uztailaren 17an

Argitaratua noiz: Uzt 7, 2010 non: Bloga | Iruzkinik ez

Gutxi falta da 2010eko Aste Nagusirako, baina tartean Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 17an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako konpartsa guztiok biltzen gaituen Bilboko Konpartsak federazioak prestatu duen egitaraua hauxe da:

  • 11:00 Musika
  • 12:00 Puzgarriak
  • 12:00 Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)
  • 12:00 Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa
  • 13:00 Pintxoen aurkezpena
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 Konpartsen Bazkaria
  • 17:00 Berbena GOZATEGI taldearekin bere disko berria aurkeztuko dutelarik
  • 19:30 Kalejira Alde Zaharretik ORKRESTA taldeareakin

Pintxo lehiaketaren arauak

  • Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira
  • Pintxo-lehiaketarako osagaiak: txipiroia, piperra eta hirugiharra + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina…). Osagai printzipala Txipiroia izan behar da. Tipula eta txipiroi tinta ezin dira erabili
  • Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerena
468 ad

Erantzuna utzi