Aste Nagusia 2010 ALGARAn

Argitaratua noiz: Abu 2, 2010 non: Bloga | Iruzkin bat

Aste Nagusia 2010 ALGARAn

Hemen daukazue aurtengo Aste Nagusirako Algara konpartsan prestatu dugun egitaraua. Txupinetik azken afarira gure txosnan izango ditugu: ikasleen eguna, bertso eguna, Nafar eta Iparralde eguna, haur eguna… Gure txosnan izango diren ekitaldiez gain, konpartsen federazioak antolatutako hainbat ekitaldi interesgarri gehitu ditugu: bertso-triki-kalejira, bilbo kantari, ur jokoak, herri kirolak… Bilboko konpartsen egitarau osoa ikus dezakezue hemen.

ABUZTUAK 21, LARUNBATA

* 14:00 ALGARA bazkaria, motorrak berotzeko
* 17:30 Bilboko konpartsen kalejira udaletxetik Arriagaraino
* 19:00 Txupina Arriagan. Ostean, txosnen irekiera Marijaiarekin eta ongietorri lunch-a Algaran

ABUZTUAK 22, IGANDEA

* 20:00 Urbeltzen Dantza Ganbara ALGARAn

ABUZTUAK 23, ASTELEHENA – Euskara ikasleen eguna ALGARAn

* 12:00 Jokoak
* 13:00 Hitzordua Txan magoarekin
* 14:00 Paella txapelketa ALGARAn. Ondoren, herri bazkaria eta bazkalostea Txan magoarekin
* 16:00 Paellen sari banaketa
* 18:00 Algaran jokoak
* 20:00 Zazpi Kaleak. Triki-bertso kalejira (Bilboko Konpartsak)

ABUZTUAK 24, ASTEARTEA – Bertso Eguna ALGARAn

* 13:00 Bertso saio didaktikoa
* 14:00 Bertso bazkaria ALGARAN Sustrai Colina eta Igor Elotzarekin
* 18:30 Txalaparta saioa
* 20:00 Zazpi Kaleak. Bilbo kantari (Bilboko Konpartsak)

ABUZTUAK 25, ASTEAZKENA – Planto eguna, ez dago konpartsen ekitaldirik eta txosna guztiak itxita egongo dira egun osoan (gauean ere). Kamiseta beltzak jantziko ditugu egun honetan, konpartsen kamiseten ordez.

ABUZTUAK 26, OSTEGUNA – Iparralde eta Nafar eguna ALGARAn

* 14:00 Herri bazkaria ALGARAN eta bazkalostea Anje Duhalde eta Josu Zabalarekin. Roberto eta Kepa trikitilariek lagunduta
* 18:30 Arriagatik Udaletxera. Kalejira eta Ikurriñari omenaldia, ALGARAko trikitilariek lagunduta
* 20:00 Zazpi kaleak. Bilbo kantari (Bilboko Konpartsak)

ABUZTUAK 27, OSTIRALA – Haur eguna ALGARAn

*17:30 Umeentzako ekitaldia ALGARAN. Anne Mona, Oskola eta Karramarroi antzerki taldearen emanaldia
* 18:00 Ur jolasak Uribitarten (Bilboko Konpartsak)
*19:00 Merienda afaria haurrentzat

ABUZTUAK 28, LARUNBATA

* 14:00 Konpartsen bazkaria areatzan
* 17:30 Herri kirolak areatzan, konpartsen arteko Xiba lehiaketa
* 20:00 Zazpi Kaleak. Bilbo kantari (Bilboko Konpartsak)

ABUZTUAK 29, IGANDEA

* 21:00 Azken afaria

468 ad

Erantzun bat : “Aste Nagusia 2010 ALGARAn”

  1. Laura sagt:

    Aupa lagunak!
    Non eros daiteke Iparralde eta Nafarroa eguneko bazkariaren tikea?

    Eskerrika sko erantzunagatik eta animo!

Trackbackak/Pingbackak

  1. Muntaketan buru-belarri sartuta | Algara Konpartsa - [...] Algarako ekitaldietan eta Bilboko Konpartsak federazioak antolatu duen egitarauan. Gure egitaraua HEMEN IRAKURRI, ekitaldiak zuen agendan apuntatu, Algarako kamiseta ...

Erantzuna utzi