Kaixo lagunok! Aste Nagusia gain-gainean dugu, bederatzi egun baino ez dira falta beste bederatzi eguneko festa maratoirako. Horregatik, baserrian gordeta izan dugun Filibusti itsasontzi-txosnari brotxakada eta rodillokada aaaasko eman behar dizkiogu, urtero legez. Aurten are gehiago, txosnaren kolorea goitik-behera aldatuko baitugu. Aurten ere espero dugu zuen bisita eta zuen esku-hartzea Algarako ekitaldietan eta Bilboko Konpartsak federazioak antolatu duen egitarauan. Gure egitaraua HEMEN IRAKURRI, ekitaldiak zuen agendan apuntatu, Algarako kamiseta armairutik atera eta… Biba Pellot, biba festa!





