Udaberri jaiaren kronika

Argitaratua noiz: Eka 14, 2011 non: Bloga | Iruzkinik ez

Udaberri jaiaren kronika

Parrandazaleok goiz goizean, euria egin arren, oso gustura altxatu ginen…Udaberri jaia ospatzeko! Eguna tarta txapelketarekin hasi zen. Oso goiz bazen ere, parte hartzaile asko egon ziren lehiaketan eta haien errezetarik onenak erakutsi zizkiguten. Gosaldu ostean, eta giroa berotzeko, pixkatxo bat egin genuen dantzan. Eta nabaritu zen batzuk dantzagintzan ibiliak zirela…

Tortila lehiaketa baino lehen, gehien itxaron genuen mementoetariko bat heldu zen: lehenengo txotx! egin genuen, aurresku eta guzti.

Tongoa egon bazen ere (jai guztietara animatzen den lagun zaharra…), giro izugarria ikus genezakeen tortila txapelketan. Zelako hamaiketakoa!

Hamabietan bideo-rallya hasi zen. Talde guztiok parte hartu genuen eta gure irudimen izugarria ikusi hal izan zen.

Behin bukatuta, Ledesman talde guztiok poteatzen ibili ginen. Kalea jendez beteta zegoen eta tabernaz taberna joan ginen jaia ospatzen jarraitzera. Eta poteatzen geunden bitartean, Txinoetako lehiaketa hasi zen…lehiaketarik inpotanteena, hain justu. Izan ere, bazkaria dohainik aterako zitzaion talde irabazleari! Horregatik, talde bakoitzaren arduraduna oso urduri zegoen, ondo egin nahi baitzuen. Ledesman talde guztiok oihuka ibili ginen asmatu nahian, eta azkenean Irene izeneko arduradun batek lortu zuen, joko horretan aritu zen lehenegoa aldia izan arren. Hasi berrien zortea ote?

Hirurak inguruan, denok gosetuta, Kafe Antzokira itzuli ginen, bazkaltzera. Menua arrunta baina indarrak hartzeko oso aproposa izan zen: hasteko makarroiak gaztarekin eta bigarren platera, sukalki itzela. Goxo-goxoa zegoen bazkaria, batez ere patxarana…

Bazkaldu eta gero, bideo-emanaldia izan zen. Apurtxo bat alaiago gozatu genituen goizean sortu genituen bideo txispagarriak. Gero aire pixka bat hartu eta seiak aldean, Bilboko Hiri Kiroletako 1. edizioan parte hartu genuen, bazkaria eta alkohola erretzeko asmoz. Zirkuito bat izan zen, eta proba mota desberdinez osatuta zegoen.

Eta soka-tirari ekin eta gero, jaiarekin jarraitzeko, Katu Buru taldea etorri zitzaigun. Bere musika erritmikoak giro berezia eman zigun eta haiekin batera, dantzatzera eta pote batzuk hartzera abiatu ginen Ledesmara. Euskaltegiko denek euren gorputz lirainak mugitu zituzten eta esperientzia izugarria izan zen.

Udaberri jaiaren argazki bilduma Flickr-en jarri dugu. Hemen daukazue 60 argazkiko lagin txiki bat.  Argazki gehiago eta neurri handiagoan ikusteko Flickr-eko bildumara joan.

468 ad

Erantzuna utzi