2008 sanfermin euskalduna
Igande honetan hasiko dira Iruñeko jaiak. Bertako Karrikiri elkarteak prestatu du programazio oso bat sanfermin euskalduna lelopean. Programa herrikoiaren baitan euskaldunak elkartzea xede duen egitasmoa bideratzen dute 1995etik Zaldiko Maldiko elkartearen laguntaz; atun jan erraldoia. Urte dexente dira Algarako konpartserook bazkari honetara joaten garela. Hara hurbildu nahi izanez gero, ezinbestekoa da garaiz ibiltzea eta Karrikiri elkartekoekin harremanetan jartzea. Hemen programazio guztia:
- 6 igandea
Oinez Txokoa. 12:00etan txupinazoa
Euskal dantzak. Foruen plazan 13:30ean
Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaia, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri.
Gaitarien alardea. Merkatuko Zakatinetik II. Zabalgunera.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
- 7 astelehena
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Euskal Musika. Tapia eta Leturia. Taconera parkean (Oinez Txokoan) 24:00etan.
- 8 asteartea
Herri kirolak. Nafarroako tronzalarien txapelketa (1. maila, kadeteak eta emakumezkoak), aizkolarien erakustaldia eta Nafarroako zama-jasotzaileen txapelketa. Foruen plazan eguerdiko 12:00etan.
Euskal Musika. Bertsolariak Taconera parkean (Oinez Txokoan) 13:00etan.
Oinez Txokoa. Mashara arratseko 8etan.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Oinez Txokoa. Jo tta kun eta Motobomba 24:00etan.
- 9 asteazkena
Herri kirolak. Nafarroako Harri-jasotzaileen txapelketa, emakumezko aizkolarien erakustaldia, proba konbinatuak (kimuak) eta haurrendako herri kiroletako probak, Foruen plazan, eguerdiko 12:00etan.
Euskal Musika. Trikitilariak Taconera parkean (Oinez Txokoan) 13:00etan.
Bazkaria. Zaldiko Maldiko Elkartearen atarian, “Atun jana” 14:30ean. Karrikiri Elkarteak antolatua.
Pailazoak. Gari, Montxo eta Joselontxo, Taconera parkean (Oinez Txokoan), 18:00etan.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Oinez Txokoa. Azken Hatsa eta Arima Sutan 24:00etan.
- 10 osteguna
Herri kirolak. Nafarroako aizkolarien txapelketa (3. maila), motozerralarien San Fermin X. Saria. Mikel Saralegi harri-jasotzailearen erakustaldia. Foruen plazan eguerdiko 12:00etan.
Euskal Musika. Trikitilariak Takonera parkean (Oinez Txokoan) 13:00etan.
Bazkaria. Zaldiko Maldiko Elkartearen eguna elkartearen atarian.
Bazkaria. AEK eguna. Errekoletas karrikan.
Oinez Txokoa. Asisko Urmenetaren karikaturak arratsaldeko 6etan.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Euskal Musika. Amaren alabak eta Akatu. Taconera parkean (Oinez Txokoan) 24:00etan.
- 11 ostirala
Herri kirolak. Tronzalarien eta aizkolarien erakustaldia, Joxe Bikondoaren eta Kañamares anaien erakustalia (oholak egitea eta enbor-ebaketa aitzurrez). Foruen plazan eguerdiko 12:00etan.
Euskal Musika. Trikitilariak Taconera parkean 13:00etan.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Euskal Musika. Esne Beltza. Taconera parkean 24:00etan.
- 12 larunbata
Herri kirolak. Nafarroako txapelketak: ingude-jasotzaileak eta txinga-erutea. Erakustaldia: Motozerralariak, zama-jasotzaileak eta zama-jaurtitzaileak. Foruen plazan eguerdiko 12:00etan.
Euskal Musika. Trikitilariak Taconera parkean (Oinez Txokoan) 13:00etan.
Sanferminetan kantari. Eguerdiko 12:00etan Mercaderes karrikatik abiatuta. Orreagak antolaturik.
Bazkaria. San Jose plazan, arratsaldeko 3etan. Orreagak antolaturik.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Euskal Musika. Anestesia eta Hautsi. Taconera parkean (Oinez Txokoan) 24:00etan.
- 13 igandea
Herri kirolak. Nafarroako binakako aizkolariak eta gurdi-jasotzaileak. Erakustaldia: Iñaki eta Inaxio Perurena harri-jasotzaileak eta emakumezko harri-jasotzaileak. Foruen plazan eguerdiko 12:00etan.
Euskal Musika. Txistularien XLIX. alardea Taconera parkean (Oinez Txokoan) 13:00etan.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.
Oinez Txokoa. Makuluken eta Zenzerock 24:00etan.
- 14 astelehena
Herri kirolak. Erakustaldia: soka-tira, aizkolariak (kana-enborra) eta proba konbinatuak.
Herri dantzak. Iluntzeko 9etan Gazteluko plazan.Euskal giroko txokoak.
Leave a comment
Trackback | Subscribe to the comments via RSS Feed