Gure txupinera aurkeztuz
Aste Nagusiaren aurkezpen ofiziala izan da gaur Bilboko udaletxean eta bertan izan gara. Izan ere, eta honez gero jakingo duzuenez, aurtengo txupinera Isabel Isazelaia algarakidea izango dugu. Gaur estrainekoz jantzi du Aste Nagusian soinean eramango duen uniformea eta, oso ondo geratzen zaio! Bere ondoan aurtengo pregoilari Aitor Elizegi sukaldaria eta Bilboko udaleko zein konpartsetako ordezkariak izan dituzte lagun prentsaurrekoan. Ohore handia izango da ALGARArentzat aurten gure ordezkaria konpartsen ordezkaria izatea eta badakigu oso ondo beteko duela bere zeregina. Aupa Isabel!
11 / Abuztua / 2008
Algara
1. jone | Abuztua 19th, 2008 at 4:55 pm
kaixo.
zuek badaukazue eskura aurtngo txupinazoaren bideoa?
jendeak zuen txupinera polita ikusi nahi du eta oraindik ez dute jarri Etb-koek beraien web orrian.
ipini mesedez!!!!!!!!!!!!!!
Leave a comment
Trackback | Subscribe to the comments via RSS Feed