San Martin eguna azaroaren 11n

Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dino esaera zaharrak. Lehen azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak. Gu oraingoz euskaltegian ez gara txerria hiltzen hasiko, baina San Martin eguna aitzakia azaroaren 11n txerria hiltzearen alde ludikoaz gozatuko dugu. Hau da, egun osoan zehar jatekoak (txerrikiak noski) eta edatekoak izango ditugu goizeko 08:00etatik gaueko 10:00ak arte. Biba Pellot! Biba festa!

7 / Azaroa / 2009  Algara  Comments (0)

Bazkaria urriaren 31n

Urriaren 31n izango dugunaz:

  • 13:00 Ledesma kalean txupinazoa
  • 14:25 Bertsolariak: Ander eta Erlantz
  • 14:30 Bazkaria Kafe Antzokian
  • 16:00 Bazkalosteko kantuak Roberto eta Kepagaz
  • 18:30 Geldialdia FEVEn (txosnaren aurrean)
  • 19:00 Ramtorren Semearen ikuskizun apartaren hasiera

Hortik aurrera, ahal dabenak ahal dabena!

Oharra: Izena eman aurretik eta egun horretan kamiseta lisatuta ekarri! ERDU KOLDOGAZ!

20 / Urria / 2009  Algara  Comments (0)

Aurten ere, Aste Nagusian ALGARA

irudia

Badator Marijaia, badator eta igartzen da jai eremuan txosnak montatzen gabiltzala konpartsa guztiak. Aurreko urteotan bezalaxe, gure Filibusti itsasontzi-txosna ezartzen ari gara areatzako zubiaren goikaldean, Feve aurrean. Ekitaldi franko antolatu ditu jai batzordeak, baita Bilboko Konpartsen Federazioak eta konpartsa bakoitzak ere, baina ezinezkoa zaigu denetara joatea. Hemen duzue guk aurten antolatuko ditugun ekitaldien zerrenda, parte hartuko dugun konpartsen ekitaldi zenbaitekin batera, gure ALGARAkideon egutegia osatzearren… Biba Pellot, Gora Aste Nagusia!

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

  • 14:00 Algara bazkaria
  • 17:00 Jai batzordearen ekitaldia Begoñan eta ondoren jaitsiera
  • 19:00 Txupina Arriagan. Ostean, txosnen irekiera Marijaiarekin

ABUZTUAK 16, IGANDEA

  • 20:00 Urbeltzen Dantza Ganbara

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA - Euskara ikasleen eguna

  • 13:00 Hitzordua Txan magoarekin
  • 14:00 Herri bazkaria eta bazkalostea Txan magoarekin
  • 20:00 Konpartsen trikibertsokalejira

ABUZTUAK 19, ASTEAZKENA - Iparralde eta Nafar eguna

  • 14:00 Herri bazkaria ALGARAN eta bazkalostean Anje Duhalde, Josu Zabala, Rafa Rueda, Petti

ABUZTUAK 20, OSTEGUNA - Bertso eta trikitixa eguna

  • 13:00 Bertso saio didaktikoa Andoni Egaña eta Unai Iturriagarekin
  • 14:00 Herri bazkaria ALGARAN eta bazkalostean Andoni Egaña, Unai Iturriaga bertsotan, Roberto eta Kepa trikitiarekin
  • 18:30 Ikurriñaren omenaldia, trikitilariek lagunduta. Ostean, Marijaia ALGARAn
  • 21:00 Afaria eta ostean Athletic-Tromso partidua pantaila handian

ABUZTUAK 21, OSTIRALA

  • 17:00 Ur jolasak

ABUZTUAK 22, LARUNBATA

  • 14:00 Konpartsen bazkaria areatzan
  • 17:30 Herri kirolak

ABUZTUAK 23, IGANDEA

  • 21:00 Azken afaria eta Barça-Athletic partidua pantaila handian
11 / Abuztua / 2009  Algara  Comments (0)

Konpartsero eguna uztailaren 18an

  • 12:00 Puzgarriak.
  • 12:00 Txistorra jana.
  • 12:0O Pintxo lehiaketaren hasiera (prestaketa lanak).
  • 13:00 Pintxoen aurkezpena.
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa.
  • 14:30 Konpartsen herri bazkaria.
  • 17:00 Berbena Akerbeltz taldearekin.
  • 23:30 Poteo Kelejira.
11 / Ekaina / 2009  Algara  Comments (0)

KORRIKA 16 Bilbon

kORRIKA 16 apirilaren 3an sartuko da Bilbora (18:33an) eta konpartsok beti bezala San Nikolas elizaren parean emango diogu hasiera gure korrika saioari 20:30etan . Algarakideok ere, nola ez, hartuko dugu parte. Egon hadi adi lekukoari!

www.korrika.org

2 / Apirila / 2009  Algara  Comments (0)

Euskaltegiko inaute-jaia otsailaren 20an

Euskaltegiak inaute jairako eta egun osoan zehar jorratzeko proposatzen duen gaia: “Bilboko gaua”. Gaia gure mozorroak eta egunean zehar esketxak egiteko erabiliko dugu. Hemen duzue egun osoko egitaraua:

  • 08:30 Txokolate jana; tarta, gailetak edota bestelakoak talde bakoitzak eramango ditu.
  • 09:00 Kantak, jolasak, dantzak…
  • 11:00 Sketx lehiaketa; sketxik onenetzat sari mundialak egongo dira
  • 12:00 Poteoa eta berriketa Ledesman zehar
  • 14:30 Bazkaria Kafe Antzokian (sarrera 10€)
  • 15:30 Solasaldiak eta kantak
  • 16:00 Jokoak eta dantzak
  • 17:30 Sketx lehiaketa; sketxik onenetzat sari mundialak egongo dira
  • 19:30 Poteoa eta berriketa Ledesman zehar
  • 21:00 Berbena Lisker taldearekin Kafe Antzokia
Zerekin harrituko gaitu Ramtorrek semeak oraingo honetan?  Batek daki!
Adi bere agerraldiari.
17 / Otsaila / 2009  Algara  Comments (0)

Kafe Antzokia Martxan! Adierazpena

Kafe Antzokia 1995ean zabaldu zen, Bilboko erdigunean. Garaian utopiatzat jotzen zena, gaur egun errealitate oparoa da; euskal kulturan oinarritua, era berezi, zabal eta eraginkorrean garatua.

Hamahiru urte baino gehiagoko ibilbidean garatu diren milaka kultur ekitaldietan (topaketa, hitzaldi, kontzertu, umegune, jai…) milioitik gorako jende kopurua pasatu da bertatik. Hainbat non bilbotar guztien artean, euskaldunon artean eta Euskal Herri osoan toki erreferentzial eta nahitaezkoa bilakatu den. Nazioarteko mailan ere sekulako ospe eta oihartzuna dauka, bertatik pasa diren ehunka musikari eta taldeei esker.

Kafe Antzokiaren edukiari dagokion jende kopuru legala bideragarritasuna bermatu dezakeen eta aretoak erraz onar dezakeen kopurua baino gutxiagokoa da. Horren aurrean, biak bermatuko lituzkeen konponbidea aurkitzea kezka nagusienetarikoa izan da hasieratik. Berriki, administrazioko hainbat teknikarik iradoki eta aholkatu dute atzekaldeko irteera-ate bat zabaltzea nahikoa litzatekeela jende kopuru legala ia bikoizteko eta, ondorioz, bideragarritasuna bermatzeko. Baina horretarako Udalak baimena eman behar du eta orain arte ez du onartu, zonaldeko ‘saturazioa’ argudiatuz.

Kafe Antzokia konponbide hori lehenbailehen gauzatzearen alde dago, faboritismorik gabe. Ziur, gainera, horretan partaide, bezero eta herritar askoren babesa daukala. Jokoan dagoena haren bideragarritasuna da, beraz haren jarraipena. Horrengatik, hain premiazkoa izatea orain babes hori adieraztea, egoera desblokeatuz zentzuzko konponbide bat gauzatzen lagundu baitezake eta, ondorioz, Kafe Antzokiak bere ibilbide oparoan jarraitzea, Bilbo eta gure kulturaren faboretan.

Sinatu adierazpena

17 / Urtarrila / 2009  Algara  Comments (0)

Tomas Deuna eguneko egitaraua

Tomas Deuna dela eta, Bilboko konpartsok antolatu dugun egitaraua ondoko hau. Txosna eta eskenatokia San Nikolas elizaren ondoan jarriko da.

  • 12:00 Txalaparta Erakustaldia
  • 12:30 Bizkaiko bertsolari txapelketa nagusiko entremesak
  • 13:30 Indabak eta txerri pintxoen banaketa
  • 14:30 Bilboko Gaiteroak
  • 16:30 Erromeria: Haitzama
  • 19:30 Kontzertua:Trapatoni Circus Band
  • 21:30 Kontzertua: Neguri Gorriak
  • 00:00 Kontzertua: Bilbomatiks

Algara konpartsak txosnan txanda 10etatik 1etara egingo du.

20 / Abendua / 2008  Algara  Comments (0)

Badoa beste urte bat eta gu konturatu barik!!!

Pellot urte bat zaharrago eta Ramtorren semea aita egin zaigu iada, eta gu konturatu barik!!!! Urteari itxura eman eta behar den bezala bukatzeko, abenduan gurean izango ditugun hiru lau ekitaldiri buruz informazioa emango dizugu:

Abenduaren 10ean, kantagintza berezia Mungiako tabernaz-taberna taldearekin.

Abenduaren 15ean, Kafe Antzokiko 13. urteurren jaia.

Abenduaren 17an,  Dantza Ganbara berezia urteurrena dela eta.

Abenduaren 18an, Gabriel Aresti euskaltegiko jaia.

Abenduaren 26an,  Mikel Urdangarinen kontzertua.

9 / Abendua / 2008  Algara  Comments (0)

… eta azaroaren 22an

Ruper Ordorika Kafe Antzokian. Orain aste batzuk parrandan jarraitzeko gogoz geratu ginen Algara jaian eta gehiagotan geratu behar genuela otu zitzaigun. Dena den, hori ez denez inoiz guretzako arazo handirik izan hemen gatozkizue beste proposamen eder batekin. Oraingo honetan parranda musikarekin nahastuko dugu, Ruperren musikarekin hain zuzen. Esan bezala parranda eta musika da aste honetako plana eta guztiari hasiera emateko 20:00etan Cafe Iruñan geratzea pentsatu dugu.Bertan eta Ledesma inguruan pote batzuk hartu eta gero giro onean kontzertura.

20:00 Poteoari hasiera Cafe Iruñan
21:30 Ruper Ordorika eta mugalariak Kafe Antzokian

Sarrerak leihatilan berez 12 euro balio du, baina algarakideontzat 6 eurotan izango dugu.

18 / Azaroa / 2008  Algara  Comments (0)
next entries »