Txan magoaren emanaldi arrakastatsua
Ikusgarriak, beti bezala, Txan magoaren trikimailuak, honako bideoan ikus daitekeenez.
Ikusgarriak, beti bezala, Txan magoaren trikimailuak, honako bideoan ikus daitekeenez.

Hona hemen algarakide batzuk aurtengo pregoilari Kepa Junkerarekin.

Txupinazo aurretik, Udalaren eta konpartsen arteko alegiazko ezkontza Begoñan…

…Eta jaitsiera Begoñatik. Honen bidez abiatu da Aste Nagusia konpartsentzat.
Urtero bezala, aurten ere egitarau interesgarria osatu du ALGARA konpartsak, beste konpartsekin batera Aste Nagusiko ekitaldietan esku hartzeaz gain, Naja guneko gure txosnan honako ekitaldi hauek izango dira.
Abuztuak18, larunbata TXUPINAZOA
19:00 Txupinazoa
21:00 Luntxa Marijaiarekin
Abuztuak 19, igandea ROCK EGUNA
21:00 Algara Afaria
23:00 Kontzertua: Atom Rhumba
Abuztuak 20, astelehena IKASLE EGUNA
13:00 Marianito dastaketa
13:30 Txan Magoa
14:30 Paellada
20:00 Urbeltzen Dantza Ganbara
21:00 Algara Afaria
23:00 Kontzertua: Potato + Akatz Reggae Band
Abuztuak 21, asteartea SKA-FUNK EGUNA
21:00 Algara Afaria
23:00 Kontzertua: Neville Staple (The Specials) + The Cherry Boppers
Abuztuak 22, asteazkena IPARRALDE ETA NAFAR EGUNA
14:30 Herri bazkaria
17:00 Niko eta Dominika Etxart
eta Robert Larrandaburu
21:00 Algara Afaria
23:00 Kontzertua: Anje Duhalde
Abuztuak 23, osteguna BERTSO ETA TRIKITIXA EGUNA
13:00 Marianito dastaketa
13:30 Bertso saioa:
Xabi Paya eta Onintza Enbeita
14:30 Algara bazkaria
18:00 Triki kalejira Roberto eta Keparekin
21:00 Algara afaria
23:00 Kontzertua: POTATO (astelehenean bertan behera geratutako kontzertua).
Abuztuak 24, ostirala HAURREN EGUNA
17:00 Ane Monna, Oskola
eta Karramarroi antzerki taldea
21:00 Algara afaria
Abuztuak 25, larunbata MOZORRO EGUNA
14:00 Mozorro poteoa
14:30 Mozorro bazkaria
21:00 Algara afaria
Abuztuak 26, igandea AZKEN EGUNA
21:00 Azken Afaria
Uztailaren 21an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Han bilduko gara Algarakideok eta beste konpartseroak. Hemen duzue egun horretarako konpartsen federakundekook prestatu dugun egitaraua:
OHARRAK:
* Algarako kamiseta ekarri
* Etorri behar baduzue, aldez aurretik abisatu
* Bazkaria dohainik
08:30 Kafe Antzokian:
Gosaria
Tarta Lehiaketa
Txokolatea
10:00 Kafe Antzokian:
Hamaiketakoa
Tortilla lehiaketa
11:00 Albia lorategian:
Lore lehiaketa
Dantzak: dantza tailerrekoak eta umeguneko bideo-klipa
Trivial-a taldeka
Sari banaketa
13:00 Triki-poteoa
14:30 Kafe Antzokian:
Bazkaria
Kantak
Bertsoak
17:00 Karaokea Kafe Antzokian
19:00 Poteoa Ledesman
21:30 Berbena Izotz taldearekin Kafe Antzokian
Oharrak:
1. Algarako kamiseta ekarri
2. 22:00etan euskaltegia itxi egingo da. Zerbait gorde nahi duenak irakasle gelan utz dezala astelehenera arte.
Igaro dira beste urte batez inauteriak… eta bizirik atera gara! Ostegun gizena konpartsen ekimenez, trapu zahar artean ospatu genuen zazpi kaleetan eta gero Najan, Gozategiren erromerian. Ostiralean, berriz, Gabriel Aresti euskaltegiko inaute jaia, egun osoko festa Kafe Antzokian. Asteburuko probarik gogorrena, indarrak erdi akiturik, larunbatean Algara bazkari ostean Algaraguaguara igota euripean egin genuen jaitsierako ibilbidea eta osteko poteoan mela-mela amaitu genuen… Garizuma oso luzea izango da, bai, baina lasai, konturatu orduko hemen izango da Aste Santua.
Bilbon egun handia da Santo Tomas, egun osoko festa Bilboko kaleetan. ALGARA konpartsa euskaldunak bat egiten du jaiarekin, beste konpartsekin batera esku hartuz. Horrez gain, gauean erromeri festa berezia ospatuko da Kafe Antzokian LISKER taldearekin, Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta.
19:00 triki poteoa
21:00 AlgarafariaBilboko ALGARA konpartsako kideok gau partaideen arteko jaia antolatu dugu.
Gure laguntzaile Bilbo Hiria irratiko ahots eder batek egina, hemen duzue Algara konpartsaren iragarkia. Eskura dezakezue HEMENDIK edo ikonoan sakatuta entzun. Bilbo Hiria presente egongo da Algara Aste Nagusian, txosna guztietako musika aukerarik onena jartzen.
[audio:http://www.algara.org/audioa/algarakuina2006.mp3]
Kaixo lagunok, ikusten duzuenez, webgunea erabat eraldatuta dago. Blog bihurtu dugu algara.org eta aurrerantzean hemen aurkituko dituzue gure konpartsak antolatzen dituen ekimenen berri zuzena.
Argazki galeria ere sortu dugu eta argazki mordoa biltzea espero dugu. Zeuk ere, nahi izanez gero bidal ditzakezu zureak argazkiakABILDUAalgara.org helbidera.