Pirritx, Porrotx eta Marimototsen prentsaurrekoa

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen prentsaurrekoa azaroaren 30ean, astelehenean, Bilboko Kafe Antzokian 11:00etan BECeko jaialdia aurkezteko. Bertora ere gonbidatuta gaude.

Hauxe da Lasarte-Oriako pailazoek bidalitako testua:

Koloretako Bilbo nahi dugu, koloretako Bizkaia eta Euskal Herria. Egunero jarduten dugu nahi hau egi bihurtzen, lanean pozik. Oraingo honetan, gainera, elkartu egin gara Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, Bilboko konpartsak eta auzoetako jai batzordeak, denak auzolanean.

Lehen pausoa datorren abenduaren 26an emango dugu, Barakaldoko BECen: Euskaraz kantatu eta dantzatuko dugu, eta euskaraz egingo dugu irri, irrien lagunak garelako. Horrexegatik, ‘Irrien lagunak’ ikuskizun berriaren aurkezpen mundiala egingo dugu bi saiotan, eguerdiko 12,00etan bata, arratsaldeko 18,00etan bestea.

Azaroaren 9tik aurrera sarrerak salgai Teleka bitartez. Bertan izango gara pailazoak, Olentzero, konpartseroak, auzotarrak, Bonberenea txaranga, erraldoiak eta beste hamaika lagun. Guztion artean ozen esango dugu: Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu ekin, denok elkarrekin!

28 / Azaroa / 2009  Bilboko konpartsak  Comments (0)

2010ean Aste Nagusia izango al dugu?

Auzokide zaren hori!

Bilboko konpartsak gara eta zurekin batera honako galderak eta hausnarketak egin nahi ditugu:
1978. urtean, hainbat eragilek Aste Nagusia sortu genuen frankismo garaiko jaiei aurre egiteko asmoz: gizarte eragileak, auzo eragileak, eragile kulturalak eta sindikalak.
Gaur egun, Aste Nagusi hartatik 31 urtera, gure balorazioa oso baikorra da. Denon artean paregabea den jai eredua aurrera ateratzea lortu dugu. Munduan zehar jai eredu gutxi dira gurea bezain herrikoiak, jendetsuak eta zabalak.
Eredu hau aurrera doa, eta ondo gainera. Horren erakusle UNESCOk emandako agiria dugu, Aste Nagusia kultura ondare moduan onartuz; herritarrek gozatu egiten dute eurena izando balitz moduan maitatuz eta zainduz. Gainera Bizkaiko BGParen %7 izanda…

  • Zer dela eta erabiltzen da batzuen interes politkoen onurarako?
  • Zer dela eta bortizki erasotzen da guda pertsonal batzuen interesen arabera?
  • Helburu politikoak ote dira, edo agian ekonomikoak? Edo biak?
  • Jai herrikoiak suntsitzea ekimen pribatuagatik ordezkatzeko interesgarria al da?
  • Zergatik ez dugu jaiez gozatzen urte osoan zehar lan egin ondoren?

Bilboko Konpartsak jaia da, horretarako jaio ginen eta hori da gure helburu bakarra, herrikoia eta partehartzaileaden Aste Nagusia denfendatzea.

Guztion artean egidako jaia eta guztion gozamenerako pentsatua. Guk, gure aldetik hau horrela izan dadin lanean jarraituko dugu.

Gora Aste Nagusia!

Gora Marijaia!

10 / Azaroa / 2009  Bilboko konpartsak  Comments (0)

Otsailaren 21ean jaitsiera Hurtado Amezagatik

Amets bat izan dut zeinetan ihauterietan, berria, ihauteriak beraiek, mozorroak eta jendearen dibertsioa ziren. Guztion artean eta guztiontzat egindako ihauteriak. Zentsurarik gabeko ihauteriak, ironiaz beterikoak, herrikoiak eta partehartzaileak. Izan behar duten bezalako ihauteriak, Gran Víatik.

Baina gaur egun, eta nahiz eta Bilboko Konpartsak jai batzordeko parte izan, WE CAN’T! Ezinezkoa egiten zaigu ihauteri hauetan parte hartzea. Dena intentzio onak diren hauteskunde momentu hauetan, jaietako bigarren plano batean uzten gaituzte. Beste urte batez, tradizionalki ihauterietako desfilearen kalea izan dena, Gran Vía, Bilboko Konpartsentzako debekatua dago.

Nahiz eta Hurtado Amezaga kaleak desfile bat antolatzeko zailtasunak ematen dituen, leku gutxi, argitasun falta… eta nahiz eta gure diru sarrerak inposatu nahi dizkiguten ihauterienak baino askoz murritzagoak izan, Bilboko Konpartsetatik baieztatzen dugu gogoratzeko ihauteri bat izango dugula aurtengoa. Eta gogoratzekoa esaten dugu, zeren eta jaitsieran 24 karroza izango ditugulako adin guztientzako ekintzekin, Txan magoa eta Ane Monna Oskola eta Karramarroitik hasita, Bad Sound System eta MaCarraDa-ra, fanfarrietako animazioarekin (Ardoa Barrura, Ardan Behera), batukadak (hauen artean Balakulanya), txistulariak, samba taldeak (Tiago Samba, Sambaskao), eta salsa, bilboko erraldoien konpartsa, Gaztedi dantza taldea kabalkada ikuskizunarekin, eta Ibon Koteron eta bere albokarien presentziarekin ere kontatuko dugulako, eta batez ere 50 talde inguruk desfilatuko dutelako jaitsieran, inoiz izan dugun herri parte hartzerik handiena. Honek guztiak Bilboko Konpartsen jaitsiera denok nahi dugun desfilea egiten dute, zentsurarik gabea, askea, herrikoia eta dibertigarria. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

Bukatzeko, Bilboko Konpartsetatik bilbotar guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu egun batzuetan behintzat egunerokotasuna alde batera utz dezaten eta, nahi duenak, mozorroa jantzi dezan eta ihauteriak gozatzera etor dadin. Guziak animatzen ditugu desfilea ikustera etortzera eta nola ez, parte hartzera ere bai, horrela guztion artean agian ikustaraziko diogu, ahalmena duenari, ihauteri herrikoiek dagokien lekua behar dutela, Gran Via, eta honela agian datorren urtean guztion artean esan ahalko dugu: YES WE CAN

Iturria: www.bilbokokonpartsak.com

20 / Otsaila / 2009  Bilboko konpartsak  Comments (0)

Inauteriak 2009: Trapu zaharra otsailaren 19an

Zaratada trapu zaharra kalejira izango da eguenean festari hasiera emateko aitzakiarik onena. Orain bi urte lehenengoz Bilboko konpartsok inauteriei indarrez eman genien hasiera trapu zaharra kalejirarekin eta aurten iazkoari jarraipena emanez horixe bera egingo dugu. Bilboko trapu zaharra kalejiran parte hartzeko edozein jantzi zahar egokia izango da. Jantzi zaharrik eduki ezean, konpartsakideok Bilboko konpartsen egoitzetan izango dugu eskura jantziren bat edo beste. Abiapuntua 19:15ean izango du Arriaga Antzoki aurreko plazan eta Zazpikaleetan izango du jarraipena. Bidean, txorizoa banatuko dugu konpartsok.

Inauteriei hasiera emateko modu bikaina. Trapu zaharrak gogoko ez badituzu eta gurago baduzu jantzi dotoreagoren bat,  deitu Mikel Pazosi telefono honetara; 666 386 445

17 / Otsaila / 2009  Bilboko konpartsak  Comments (0)

Konpartsero eguna uztailaren 19an

48 egun falta dira oraindik 2008ko Bilboko Aste Nagusirako, baina tartean konpartsero eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 19an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Han bilduko gara Algarakideok eta beste konpartseroak. Hemen duzue egun horretarako konpartsen federakundekook prestatu dugun egitaraua:

  • 12:00
    - Umeentzako jolasak
    - Sardina jana herrikoia
    - Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)

    Pintxo-lehiaketarako osagaiak: tomatea, kalabazin, txanpiak + 2 osagai + basea

  • 13:00 - Pintxoen aurkezpena 14:00 - Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 - Konpartsen bazkaria
  • 17:00 - Kontzertua
  • 19:00 - Kalejira

OHARRAK:

* Algarako kamiseta ekarri
* Etorri behar baduzue, aldez aurretik abisatu
* Bazkaria dohainik

29 / Ekaina / 2008  Bilboko konpartsak  Comments (0)

“Marra gorria” ekainaren 15ean

Bilboko konpartsak eta auzotarrok elkarteak antolatutako manifestaldiaren egitaraua:

  • 11:30: Ametzolako errotondatik hasiko da manifestaldia. 7. barrutiko auzokideekin (Errekalde, Irala, San Adrian, Artazo-Bekoa, Larrakitu y Peñascal-Iturrigorri) eta Eliptikara iritsiko da.
  • 12:00: Guztien manifestaldia Eliptikatik udaletxera: “Auzoek ere Bilbo osatzen dutelako. Herritarren parte hartzea orain” lelopean.
  • 13:00: Adierazpenaren irakurketa
  • 13:30 Txorizada
  • 15:30 Ezkurtze Parkean herri bazkaria
  • 19:00: Oskorriren kontzertua

Marra gorria manifestua:

Bilboko elkarteok, hiritarren parte-hartze aktiboa duen hiri bat nahi dugun elkarteek, Bilboko udalak (more…)

11 / Ekaina / 2008  Bilboko konpartsak  Comments (0)

San Tomas 2007 datorren ostiralean

San Tomas 2006
Algarako guapoak eta Xabi (kar, kar, kar)

Aurten ere, urtero bezala, algarakideok parte hartuko dugu Bilboko San Tomas jaian, abenduaren 21ean. Eguerdi aldean geure txandatxoa egingo dugu Bilboko konpartson artean Areatzan jarriko dugun txosnan eta egun osoko parrandari ekingo diogu beti bezain gogotsu. Hona hemen Bilboko konpartsen egitaraua:

ABENDUAK 21 OSTIRALA

12:30 TXALAPARTA ERAKUSTALDIA
13:00 BERTSOLARIAK
13:30 TXERRI PINTXOEN BANAKETA
14:00 BILBOKO GAITEROAK
17:00 ERROMERIA
19:30 BILBO KANTARI ALDE ZAHARRETIK
20:30 KONTZERTUA
23:00 DJ EMANALDIA

18 / Abendua / 2007  Bilboko konpartsak  Comments (0)