Tapia eta Leturia udaberri jaian
Urtero legez, udaberriko jaia izango dugu aurten, maiatzaren 30ean. Bazkaria Kafe Antzokian izango da eta 21:30etan Tapia eta Leturiarekin erromeria izango dugu. Algarakideok gonbidapen bitartez sartu ahal izango gara erromeriara, beraz, eskatu zure gonbidapena Algaran.

Ibaizabal telebistaren aurkezpena
Apirilak 9 da Ibaizabal telebistaren interneteko aurpegia ezagutzera emango den eguna, eta horretarako denetarik izango duen jaia prestatu dugu Bilboko Kafe Antzokian.
Asteazkena, hilak 9 arratsaldeko 19:30etan: webgune berriaren aurkezpena (www.ibaizabaltb.com), bideoak, musika, bertsolariak, lagun zaharrak eta berriak, eta proiektu zabal, berritzaile eta ezberdin batean parte hartzeko aukera. Ez izan dudarik eta hurbil zaitez.
Ibaizabal Talde Eragilea
Honi buruz informazio gehiago hemen.
Udaberriko jaia maiatzaren 30ean
Hemen dituzu iazko jaiaren argazki batzuk (klikatu argazki gainean):
Urtero legez, Algara konpartsak eta Gabriel Aresti Euskaltegiak egun osoko Udaberriko jaia antolatzen dugu maiatzean. Goizeko 8etatik aurrera Albia lorategian jokoak, dantzak, kantak, antzerkia… Arratsaldean jai giroa izango dugu bertan eta inguruan. Beti bezala ostiral batean egingo dugu denok gozatu ahal izateko. Argibide gehiago aurrerago.
Algara guagua konpartsen jaitsieran
Eguraldi aldaketa dela eta, Euskal Herri tropikala irudikatu dugu erresuma bananero biren artean. Ahor gure jaitsieraren bideotxo bat:
Otsailaren 1ean, euskaltegiko inaute jaia
Gabriel Aresti Euskaltegiak inaute jairako proposatzen duen gaia: “EUSKAL HERRIA 100 URTE BARRU”. Gaia gure mozorroak eta egunean zehar esketxak egiteko erabiliko dugu. Hemen duzue egun osoko egitaraua:
08:30 TARTA LEHIAKETA
08:35 GOSARIA: Txokolatea banatuko da. Beste guztia etxetik (gailetak, pastelak, torradak…)
09:15 DANTZAK, JOLASAK…
11:00 ESKETX LEHIAKETA: Mesedez, puntualak izan eta saiatu esketx luzeegirik ez egiten (7 minutu gehienez). Denon onerako izango da.
13:00 POTEOA: Ledesma kalean 14:30 LUNTXA: Kafe Anzokiaren goiko aldean. Txartelak (5 euro) bulegoan lehenbailen hartu.
16:30 GINKANA
17:15 ESKETXAK
18:00 TXOKOLATE-JANA ETA DISKOTEKA.
19:30 POTEOA: Ledesma kalean
21:00 BERBENA: Kafe Antzokian LISKER taldearekin.
*GOGORATU JASOTZEN LAGUNDU BEHARKO DUGULA.
*ONDO PASA!
Inauteriak 2008; “Zaratada trapu zaharra” ostegunean
Zaratada trapu zaharra kalejira izango da eguenean festari hasiera emateko aitzakiarik onena. Iaz lehenengoz Bilboko konpartsok inauteriei indarrez eman genien hasiera trapu zaharra kalejirarekin eta aurten iazkoari jarraipena emanez horixe bera egingo dugu. Bilboko trapu zaharra kalejiran parte hartzeko edozein jantzi zahar egokia izango da. Jantzi zaharrik eduki ezean, konpartsakideok Bilboko konpartsen egoitzetan izango dugu eskura jantziren bat edo beste. Abiapuntua 19:30ean izango du San Nikolas elizan eta Zazpikaleetan izango du jarraipena. Bidean, txorizoa banatuko dugu konpartsok.
hitzaldia; Juan Antonio Urbeltz inauteriak hizpide urtarrilaren 22an
“Del carnaval a San Juan. Simetria de la fiesta” izenburupean emango du hitzaldia Bilboko Kafe Antzokian arratsaldeko 20:00etan. Inauterien jatorriaren eta esanahiaren berri izateko aukera duzue honako hau.
hitzaldiaren nondik norakoak
Hitzaldi honetan Juan A. Urbeltzek inauteriari eman behar zaion esanahia berrikusi egingo du nekazal urtearen testuinguruan , bai eta konpartsen, tradiziozko pertsonaien eta dantzen zentzua: Zanpantzarrak, Bolantak, Kaskarotak, Lantzeko pertsonaiak, Zuberoko maskaradak, Azeri-dantza, Zagi-dantza, etab. Teoria berri honetan, “emankortasun”aren ideiari (James G. Fraser-ek bere Urrezko adarra liburuan azaldutako teoria) Urbeltzek, europar inauterietan agertzen den nekazarien “ezkortasun”aren ideia kontrajartzen dio.
Biografia
Iruñean jaio zen 1940an. Azken berrogeita bost urteetan, euskal kultura tradizionala ikertzen (more…)
Joxe Agirre eta Amets Arzallus
Erlantz Ibargurengoitia
2008ko urtarrilak 12 zituen zapatu eguerdian batu ginen Bilbo inguruko euskaltzale eta bertsozaleak Kafe Antzokian, Zenbat Gararen eskutik Amets Arzallus hendaiarra eta Joxe Agirre “Oranda” azpeitiarra bertsolariek eskaini behar zuten saiora. 78 urteko gizona eta 24 urteko gaztea aurrez aurre borroka dialektikoari ekiteko zain.
Ederto bazkaldu genuen bada Resu, Idoia eta Amaia zerbitzari ederrek majo zainduta; entsalada, onddo-nahaskia eta entrekota. Postre gozoa eta kafea hartu eta gero pattarra izan genuen eta harekin batera hasi ziren bi protagonistak bertsotan.Agurrean hainbat gai izan zituzten hizpide, Bilbo hirira egindako bidaiak, bertsotan erretiroa… Artean Joxek arazotxoak izan zituen hortzordeekin baina Ametsek ederto estali zuen: “euskaldunak hortzak erakutsi behar”.
Agur luzea eta gero, Apolok Josemiren ezkon-agurreko argazkiak komentatzen izan zen, duela 20 bat urteko ezkon-agurreko Joxe Agirre eta Joxe Lizaso bertsolariak izan zituzten kantuan. Argazkian kontura bertsotan izan eta ondoren, Joxemi gaijartzaileak (more…)
Bertso bazkaria: Jose Agirre eta Amets Arzallus
Bertso bazkari ederra daukagu urtarrilaren 12an, Amets Arzallus lapurtarra eta Jose Agirre gipuzkoarra elkarri bertsotan. Gai-jartzaile lanetan; Joxemi Larrabeiti.
Sarrera + bazkaria: 20 euro (Kafe Antzokia)
Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea
Amets Arzallus: Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea. Donibanen jaio arren, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, oso kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen, eta lagun koadrila txikitatik osatu zuten. Gerora horiei guziei eutsi die, pilotari izan ezik. Hegoaldearekin oso lotua egon arren (jatorrian nahiz bestela), Iparraldekoa sentitzen da. 10 urtetik aurrera ikastera Kanbora joaten zen Seaskaren Kolegiora, eta gero Lizeora Baionara. Orain bertsotan eta futbolean segitzen du, eta ikasketetan, kazetaritzara bideratu da. Argia aldizkariko elkarrizketa egile (more…)
