San Tomas 2007 datorren ostiralean

San Tomas 2006
Algarako guapoak eta Xabi (kar, kar, kar)

Aurten ere, urtero bezala, algarakideok parte hartuko dugu Bilboko San Tomas jaian, abenduaren 21ean. Eguerdi aldean geure txandatxoa egingo dugu Bilboko konpartson artean Areatzan jarriko dugun txosnan eta egun osoko parrandari ekingo diogu beti bezain gogotsu. Hona hemen Bilboko konpartsen egitaraua:

ABENDUAK 21 OSTIRALA

12:30 TXALAPARTA ERAKUSTALDIA
13:00 BERTSOLARIAK
13:30 TXERRI PINTXOEN BANAKETA
14:00 BILBOKO GAITEROAK
17:00 ERROMERIA
19:30 BILBO KANTARI ALDE ZAHARRETIK
20:30 KONTZERTUA
23:00 DJ EMANALDIA

2007ko Abenduak 18  Bilboko konpartsak  Iruzkinak (0)

Truke azoka abenduaren 12an

Gabonak badatoz eta gure poltsikoak dardarka hasi dira. Urtaro honetan makina bat gauza erosten eta jasotzen ditugu eta gero ez ditugu inoiz erabiltzen. Zer egiten dugu gauza, traste, opari, jostailu hauekin? Pentsatu al duzu inoiz beste inork behar dituela edota erabil ditzakeela? Algaran eta Gabriel Aresti Euskaltegian orain urte batzuk horretaz jabetu ginen eta horregatik pentsatu genuen bi urtean behin truke azoka antolatzea. Azokan norberak jada erabiltzen ez dituen gauzak (liburuak, Kdak, arropak, jostailuak, elektrotresnak, irakasleak…) edota eskaini ditzakeen zerbitzuak (masajeak, ilea moztea, musika tresnaren bat jotzea, eskua irakurtzea…) trukatu ahal izango ditu zentimo bat ere gastatu gabe.

2007ko Azaroak 29  Algara  Iruzkinak (0)

Azaroaren 17an, Algara jaia

Algarakideon jaia, agenda:

12:00 Plaza Barrian triki poteoa
14:30 Bazkaria Kafe Antzokian
14:35 Bertsolariak; Ander Artola eta Erlantz Ibargurengoitia
23:00 Ramtorren semearen showa

ramtorren-semea.JPG

Oharrak: Bazkarirako txartelak Done Bikendiko bulegoan jaso behar dira datorren osteguna baino lehen. Egun horretarako kamiseta ere jantzita ekarri.

2007ko Azaroak 8  Algara  Iruzkinak (0)

Erakusketa; Gabriel Aresti idazle bilbotarraren omenez

Gabriel Aresti Euskaltegiaren 25. urtemuga dela medio, euskaltegiari izena ematen dion idazleari buruzko erakusketa antolatu du. Erakusketa honetan Aresti idazleaz gain Arestirik humanoena ere aurkeztu nahi izan da oso modu didaktiko eta sintetikoan. Erakusketan Gabriel Arestiren ibilbidea ikus daiteke 4 bloke handitan:

1. Nire grazia Aresti da. Beste idazleekin izandako harremana, sariak, familia, alderdirik biografikoena.
2. Arima barreneko ekaitzak. poesian, narratiban, antzerkian, itzulpenetan egindako lanari emandako gainbegirada bat.
3. Nire lekua dago herriaren aldean. Arestirik filologikoena, euskara hizkuntzari buruzko hausnarketak, lexikoari eta morfologiari buruzko lanak, euskara baturaren gaineko proposamenak…
4. Apur ditzagun kateak. Arestiren lanaren testuinguru histotikoa eta testuinguru internazionala.

Erakusketa non eta noiz: Done Bikendi 2, 4.solairua. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

2007ko Urriak 28  Algara  Iruzkinak (0)

Argazki erakusketa; Maya herri indigena

Maya herri indigena goiburuko argazki erakusketa dago ikusgai euskaltegi barruan, Done Bikendiko egoitzako 4. solairuan. Bertan Frida Hartz eta Eduardo Vera mexikarrek eginiko argazkiak ikus daitezke. Batez ere Chiapas estatuan ateratako argazkiak dira, EZLN armadako indigenen matxinada jasotzen dutenak. Argazkilari biak, zapatisten lagun handiak izanik, euren eguneroko errealitatea islatzen ahalegindu dira iruditan, baita euren azken urteotako historiaren pasarte garrantzitsuenak eta tragikoenak ere.Herri indigenak ezezik Frida Hartz-ek azken urteotako Ertamerikako gertakari politiko garrantzitsuak islatu ditu bere argazkietan, hala Guatemalako errefuxiatuen ihesa nola El Salvadorreko FMLNko kideen sarrera San Salvador hiriburuan… Aipamen gehiago Gara, Hitza, Sarean, El Correo, Gazte Sarea.Maya herri indigena

2007ko Urriak 24  Algara  Iruzkinak (0)

Algara jaia azaroaren 17an

Kaixo lagunok: urtero bezala garai honetan algarakideok egun osoko jai ederra ospatzen dugu; Bilboko aste nagusian Algara konpartsan ibili ginenon jaia. Aurten ere bere horretan gaude eta dagoeneko badaukagu data; azaroaren 17a, larunbata.

13:00 Triki-poteoa
14:30 Bazkaria eta ondorengoak.

Gogoratu izena aldez aurretik eman behar dugula ohiko bideetatik, etorriko garenon kopurua jakin ahal izateko. Berri gehiago aurrerago txoko honetan.

IMG_2341
2007ko Urriak 18  Algara  Iruzkinak (1)

Aldaketa: POTATOren kontzertua bihar (osteguna) ALGARAn

Euritea zela eta, astelehenean POTATOren kontzertua bertan behera geratu zen eta ostegunera pasa da. Potato (bakarrik) 23:00etan izango da Algara txosnako eskenatokian. Bestalde, gaurko Iparralde eta Nafarroa egunerako, berriz, Niko eta Dominika Etxarten emanaldia konfirmatu da azkenik.

2007ko Abuztuak 22  Algara  Iruzkinak (0)

Neville Stapleren kontzertua Kafe Antzokira

Eguraldi eskasa dela eta, gaur 23etan gure txosnan egitekoa zen Neville Stapleren kontzertua Kafe Antzokian izango da goizeko 2etan. Barka eragozpenak.

2007ko Abuztuak 21  Algara  Iruzkinak (0)

Txan magoaren emanaldi arrakastatsua

Ikusgarriak, beti bezala, Txan magoaren trikimailuak, honako bideoan ikus daitekeenez.

2007ko Abuztuak 21  Algara  Iruzkinak (0)

Hasi da Aste Nagusia

Pregoilariarekin

Hona hemen algarakide batzuk aurtengo pregoilari Kepa Junkerarekin.

Ezkontza

Txupinazo aurretik, Udalaren eta konpartsen arteko alegiazko ezkontza Begoñan…

Jaitsiera

…Eta jaitsiera Begoñatik. Honen bidez abiatu da Aste Nagusia konpartsentzat.

2007ko Abuztuak 19  Algara  Iruzkinak (0)
« zaharragoak berriagoak »