San Tomas jaia abenduaren 21ean

Bilbon egun handia da Santo Tomas, egun osoko festa Bilboko kaleetan. ALGARA konpartsa euskaldunak bat egiten du jaiarekin, beste konpartsekin batera esku hartuz. Horrez gain, gauean erromeri festa berezia ospatuko da Kafe Antzokian LISKER taldearekin, Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta.

2006ko Abenduak 13  Algara  Iruzkinak (0)

Algara Jaia

19:00 triki poteoa
21:00 AlgarafariaBilboko ALGARA konpartsako kideok gau partaideen arteko jaia antolatu dugu.

2006ko Urriak 31  Algara  Iruzkinak (0)

Algara irrati iragarkia

bilbo hiria irratiaGure laguntzaile Bilbo Hiria irratiko ahots eder batek egina, hemen duzue Algara konpartsaren iragarkia. Eskura dezakezue HEMENDIK edo ikonoan sakatuta entzun. Bilbo Hiria presente egongo da Algara Aste Nagusian, txosna guztietako musika aukerarik onena jartzen.
[audio:http://www.algara.org/audioa/algarakuina2006.mp3]

2006ko Abuztuak 16  Algara  Iruzkinak (0)

Ongi etorri algara.org berrira

Kaixo lagunok, ikusten duzuenez, webgunea erabat eraldatuta dago. Blog bihurtu dugu algara.org eta aurrerantzean hemen aurkituko dituzue gure konpartsak antolatzen dituen ekimenen berri zuzena.

Argazki galeria ere sortu dugu eta argazki mordoa biltzea espero dugu. Zeuk ere, nahi izanez gero bidal ditzakezu zureak argazkiakABILDUAalgara.org helbidera.

2006ko Abuztuak 15  Algara  Iruzkinak (1)

Aste Nagusia 2006: egitaraua

algara afitxa

Afitxa neurri handian.

Urtero bezala, Bilboko udalak eta beste konpartsek prestatutako egitarauez gain, Algara konpartsak bere egitaraua osatu du 2006ko Aste Nagusirako. Hona hemen Algaran izango ditugun ekitaldiak:

Abuztuak 19, larunbata
19:00 Txupinazoa Arriaga plazan eta txosnen irekiera Marijaiarekin.

Abuztuak 20, igandea. Nafar Eguna
20:00 Urbeltzen Dantza Ganbara
21:00 Algara afaria

Abuztuak 21, astelehena. Euskara ikasleen eguna
12:00 Jokoak, tailerrak, txapelketak…
15:00 Algara bazkaria
23:00 Rock’n'roll gaua: The Bon Scott Band

Abuztuak 22, asteartea. Gazte eguna
23:00 Kontzertua: Skalariak

Abuztuak 23, asteazkena. Iparralde eguna
15:00 Herri bazkaria
17:00 Erramun Martikorena
Egun osoan talo, gazta eta ardo salmenta Baigorriko ikastolaren alde.

Abuztuak 24, osteguna. Trikitixa eta txalaparta eguna
18:00 Triki-kalejira Roberto eta Keparekin.
20:30 Txalaparta: Ugarte Anaiak.
21:30 Algara afaria

Abuztuak 25, ostirala. Haur eguna
19:00 Patxin eta Potxin pailazoak

Abuztuak 26, larunbata. Mozorro eguna
14:00 Mozorro poteoa eta bazkaria

Abuztuak 27, igandea
21:00 Azken Algara afaria

2006ko Abuztuak 4  Algara  Iruzkinak (1)
« zaharragoak