Algara konpartsak eta Kurkuluxetan kultur elkarteak Bilboko ume eta gazteen protagonismoa bultzatu nahi dute eta, horretarako, ZAPARRADA haur konpartsa sortu dugu.

Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa izango da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, oso dinamika eskasa prestatzen eta bultzatzen da haurrei begira.

Zaparrada haur konpartsa berri honekin zenbait helburu lortu nahi ditugu:

  • Aste Nagusian haurrentzako gune erreferentziala bilakatzea.
  • Euskaraz bizitzeko, mintzatzeko eta ondo pasatzeko haur bilgunea eraikitzea.
  • Haurren protagonismoa suspertzea.
  • Guraso eta seme-alaben arteko harremana eta komunikazioa euskaraz mantentzeko eta bultzatzeko dinamika eta aukerak jorratzea.

Zaparradaren euskararen aldeko apostua erabilpenean dago, milaka haur D eredutik pasatzen badira ere, kalean eta giro erlaxatuan ia beti erderara jotzen baitute.

Zaparrada konpartsak Gartxot filmeko Xune pertsonaia aukeratu du logo gisa. Asisko Urmenetak sortua, Xune sorkuntza eta sormena adieratzen duen pertsonaia biziduna da: ile more askea duen neskatxa alaia.

Konpartsa honetan izena eman nahi dutenek [email protected] helbidera idatz dezake.

 

Hemen duzue aurtengo afitxa, baina informazio gehiago aurkituko duzue ZAPARRADA haur konpartsaren webgunean.

2023-zaparrada